asteartea, urria 24, 2017

SORGIN SEINALEA


Asteazken honetan Donostiako Komikigunean Gregorio Muro eta Daniel Redondok beraien azken lana den  SORGIN SEINALEA komikia aurkeztuko dute. Goizeko 11etan izango da Dani Fanok aurkeztutako saioa. Urbildu zaiztezte Donostiara komikigile hauek ezagutzera, komikizale amorratuok!

Horrela dio Habeko Mik aldizkarian argitaratutako atalak batzen dituen komiki honen, Harriet argitaletxearen oharrak:

“1611 urtea, Lapurdi, Iparraldea. Elvira de Goitia, emazte eta ume txiki baten amari sorginkeria leporatzen diote eta Pierre de Rosteguy, Lancre-ko jaunarengana eramaten dute. Rosteguy despotak lurraldea menderatzen du, populazioarekin era guztietako gehiegikeri errukigabeak erabiliz. Horrela hasten da emakume honen istorioa eta askatasuna lortzeko bere borroka, gizonezkoek guztia menperatzen duten munduan.”

LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Harriet Ediciones
Kaleratze eguna: 2017
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 248
Tamaina: 32x24 cm
Prezioa: 40€
ISBN-10: 8494651978
ISBN-13: 978-8494651977

ESKURAGARRITASUNA

Amazon ES: http://amzn.to/2y2o7Ie



osteguna, urria 19, 2017

ASTERIX ITALIAN




Asterix eta Obelixen azken abentura ASTERIX ITALIAN  gaur argitaratu du  Espainian SALVAT/BRUÑO argitaletxeak, gazteleraz, galegoz, asturieraz, katalanez eta baita euskaraz ere. Maddalen Arzallusek itzulia, René Goscinny eta Albert Uderzoren  pertsonaia hauen abentura berriaren atzean  Jean-Yves Ferri gidoilaria eta Didier Conrad marrazkilaria aurkitzen dira oraingoan ere. Bi egile hauen elkarlanetik jaiotako hirugarren albuma dugu hau.

Euskaraz argitaratu diren asterixen komikien edizio ezberdinak ondo ezagutzeko bisitatu honako post hau. Papelean ezezik Amazon Kindle formatuan ere argitaratu dute album hau.


LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Salvat
Kaleratze eguna: 2017-X-19
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 48
Tamaina: 21.8 x 28.8cm
Prezioa: 9.95€
ISBN-10: 8469620401
ISBN-13: 978-8469620403


ESKURAGARRITASUNA

ostirala, ekaina 30, 2017

Diru laguntzak Euskal komikigileentzat



Eusko jaurlaritzak 105mila euro banatuko ditu zazpi euskal komikigileen artean.

http://www.berria.eus/paperekoa/3101/031/002/2017-06-29/komikiak_sortzeko_laguntzak_emango_ditu_jaurlaritzak.htm

Zer da?

Literatura proiektuak sustatzeko programa berria


Zenbateko dirulaguntza?

105 000 euro guztira, 15 000 egileko.


Nork parte hartu ahal du?

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaio edo bizi diren marrazkilariek.
Argitaletxe bat obra argitaratzeko interesa duela idatzizko froga duen marrazkilaria izan behar da.
Obraren gidoia amaiturik aurkeztu beharko du.


Zein xehetasun bete beharko ditu obrak?

Komikien kasuan:
Album edo eleberri grafiko garatuak bultzatu nahi dira.
Obra originala izan beharko da.
Aldez aurretik argitaratu gabea.
Komiki zinta laburren bildumek ez dute balio izango
Istorio autokonklusiboen bildumek ez dute balio izango.

Liburu ilustratuen kasuan:
Irudiekin lagunduta dauden baina funtsean lan literarioak diren proposamenek ez dute balio izango.


Nola banatuko da dirua?

4 komiki edo eleberri grafiko (hauetatik bat, 30 urte edo gutxiagoko parte hartzaile batentzat)
3 liburu ilustratu (hauetatik bat, 30 urte edo gutxiagoko parte hartzaile batentzat)


Nola erabakiko dira hautatuak?

Epaimahai baten esku geratuko da sarituak erabakitzea.
Kalitate artistikoari dagokio puntuazioaren parterik handiena.
Bideragarritasuna kontutan izango da.
Sustapen plana kontutan izango da.
Obrak izan litzazkeen itzulpenak kontutan izango dira.
Emakumeen lanek aparteko puntuazioa jasoko dute.
Euskaraz egindako lanek aparteko puntuazioa jasoko dute. 


Noiz?

Deialdia Irailean aterako da.
Obren entrega 2018 amaieran izango da.

ostirala, ekaina 16, 2017

KOMIKIGUNEA




Joan den hilean lehenengoz izan nuen aukera Donostian aurkitzen den KOMIKIGUNEA bisitatzeko. Euska Herritik kanpo bizi garenondako batzuetan zaila da euskararen eta komikien egoera benetan zein den ulertzea, baina izugarri poztu naiz Komikigunea bezelako espazio bat badela jakitean eta euskal komikien inguruan badirela inizaitibak.

Horrela aurkezten da Komikigunea beraien web gunean:
Komikigunea komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleankokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiariburuzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari edo zaletuari materialakontsultatzeko aukera eskaintzen dio, arreta personalizatuarekin.Bilduma horren osagarria da Komikiteka, KMK-ko Liburutegiko areto berri bat; bertan daude azkenhamarkadako 4.000 komiki, zuzenean eskuragarri nahiz mailegatu daitezkeenak.

Donostiatik pasatzeko aukera baduzue beraien ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30-19:30 da eta atea itxita badago, jo tinbrea.

osteguna, maiatza 04, 2017

Asterix eta Pertza









































Asterixen euskarazko albumen berargitalpenak aurrera darrai, poliki poliki bada ere. Maiatzaren hasieran Kolekzio klasikoko 13. zenbakia argitaratu zuen Salvatek. Euskaraz argitaratu diren asterixen komikien edizio ezberdinak ondo esagutzeko bisitatu honako post hau.


LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Salvat
Kaleratze eguna: 2017-V-4
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 48
Tamaina: 21.8 x 28.8cm
Prezioa: 12.9€
ISBN-10: 8469621092
ISBN-13: 978-8469621097

ESKURAGARRITASUNA

asteartea, iraila 27, 2016

ASTERIXen azken berrargitalpenak






Salvatek Asterixen albumen berrargitalpenekin darrai. Datorren urriaren 20an kaleratuko du ARBERNOKO EZKUTUA, Asterix eta Obelixen hamaikagarren albuma. Honekin hamar dira jada Salvat-ek kolekzio klasikoko formatuan nahasian argitaratu dituen Asterixen liburuak. Bilduma Handian-ren formatuan ordea kronologikoki lehenengo hamar albumak argitaratu ditu gaur arte.




Joan den ekainean, Joku Olinpikoak aitzaki, ASTERIX OLIMPIAR JOKOETAN berargitaratu zuen Salvat-ek. Asterix eta Obelixen hamabigarren zenbakia, Kolekzio klasikoaren tamaina eta jatorrizko zenbakitzeaz aparte,  16 orriko gehigarria dakarren informazioz eta bitxikeriaz beteriko argitalpen berezi mugatua da. Elkarren kolekzioko 2. zenbakiaren lekua hartzen du album honek. Euskaratze berria izenburutik hasita nabaritzen da, izan ere lehen 'Asterix  Joku Olinpikoetan' zena orain 'Asterix Olinpiar Jokoetan' bezela aurkeztu dute. Ez da hau urteen buruan izen aldaketan jasan dituen album bakarra, ezta ere azkena izango ziurrenik.

Beraz, hau da gaur arte jatorrizko album frantsezen eta urteetan zehar euskaraz egon diren argitaratzeen zerrenda :

ᴹ Mars Ivars-en edizioa | 29x22cm | Mars Ivarsen zenbakitzea 1-8
ᴳ Grijalbo-Dargaud eta Elkar-en edizioa klasikoa | 29x22cm | Zenbakitze berria 1-30
ˢ Salvat-en edizio klasikoa | 29x22cm | Jatorrizko zenbakitzea
ᴮᴴ Salvat-en Bilduma Handia | 35x27cm | Jatorrizko zenbakitzea

#01 (1961) Astérix le Gaulois | Asterix galiarra | 1978ᴹ | 1991 | 2010ˢ2012ᴮᴴ
#02 (1962) La Serpe d'or | Urrezko igitaia | 1978ᴹ | 1992 | 2010ˢ | 2012ᴮᴴ
#03 (1963) Astérix chez les Goths | Asterix eta Godoak | 1978ᴹ | 1991 | 2011ᴮᴴ
#04 (1964) Astérix Gladiateur | Asterix gladiadorea19892011ᴮᴴ
#05 (1965) Le Tour de Gaule d'Astérix | Asterix Galiako itzulian19872012ᴮᴴ
#06 (1965) Astérix et Cléopatre | Asterix eta Kleopatra | 1978ᴹ | 1992ᴳ | 2012ᴮᴴ
#07 (1966) Le Combat des Chefs | Buruzagien burruka | 1978ᴹ | 1989 | 2013ᴮᴴ
#08 (1966) Astérix chez les Bretons | Asterix Bretainian | 19872013ᴮᴴ
#09 (1967) Astérix et les Normands | Asterix eta Normandoak | 1978ᴹ | 1989 | 2013ᴮᴴ
#10 (1967) Astérix Légionnaire | Asterix legionaria | 1978ᴹ | 1989 | 2014ᴮᴴ
#11 (1968) Le Bouclier Arverne | Arbernoko ezkutua1989 2016ˢ
#12 (1968) Astérix aux Jeux Olympiques | Asterix joko olinpikoetan19892016ˢ
#13 (1969) Astérix et le Chaudron | Asterix eta pertza | 1987ᴳ | 2017ˢ
#14 (1969) Astérix en Hispanie | Asterix Hispanian1991ᴳ
#15 (1970) La Zizanie | Liskarra1988
#16 91970) Astérix chez les Helvètes | Asterix Helvetian | 1978ᴹ | 1992
#17 (1971) Le Domaine des Dieux | Jainkoen Egoitza1987
#18 (1972) Les Lauriers de César | Zesarren erramu-koroa1987
#19 (1972) Le Devin | Aztia1988
#20 (1973) Astérix en Corse | Asterix Korsikan1989
#21 (1974) Le Cadeau de César | Zesarren oparia | 1989
#22 (1975) La Grande Traversée | Bidaia handia1990ᴳ
#23 (1976) Obélix et Compagnie | Obelix eta konpainia1990ᴳ
#24 (1979) Astérix chez les Belges | Asterix Belgikan1991
#25 (1980) Le Grand Fossé | Zanga handia1989ᴳ
#26 (1981) L'Odyssée d'Astérix | Asterixen Odisea1989ᴳ
#27 (1983)Le Fils d'Astérix | Asterixen Semea | 1989ᴳ
#28 (1987) Astérix chez Rahàzade | Asterix Indian1989ᴳ
#29 (1991) La Rose et le Glaive | Arrosa eta ezpata | 1989ᴳ
#30 (1996) La Galère d'Obélix | Obelixen galera1999
#31 (2001) Asterix eta Latraviata | Asterix eta Latraviata | 2001ˢ
#32 (2003) Astérix et la Rentrée gauloise | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#33 (2005) Le Ciel lui tombe sur la tête | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#34 (2009) L'Anniversaire d'Astérix et Obélix  | Asterix eta Obelixen urteurrena | 2009ˢ
#35 (2013) Astérix chez les Pictes |  Asterix eta Piktoak | 2013ˢ
#36 (2015) Le Papyrus de César | Zesarren papiroa | 2015ˢ

Kolekzioz kanpo
#A (1989) Nola erori zen Obelix txikitan druidaren pertz barrura 2009ˢ

Filmetako albumak
#B (1998) Les 12 travaux d'Astérix | Asterixen hamabi probak | 2010ˢ
#C (1990) Astérix et la surprise de César : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#D (1990) Astérix et le Coup du menhir : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#E (1990) Astérix et les Indiens : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#F (2006) Astérix et les Vikings : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#G (2008) Astérix aux Jeux olympiques : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE

astelehena, iraila 26, 2016

PACO ROCA-ren ETXEA




2008 urtean Komikiaren Sari Nazionala bereganatu zuen  ZIMURRAK komikiaren ostean, joan den apirilean bere azken lana den ETXEA argitaratu zuen Astiberrik. Euskaraz argitaratzen den Paco Rocaren bigarren liburua da hau.

Hona argitaletxearen aipamena:

Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.
Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren oroitzapena, baita eurena ere. Oihartzun autobiografikoak adi daitezke Paco Rocaren azken lan honetan, gertutik bizi izan duen egoera bat kontatu beharrak eragindakoak, Zimurrak obran gertatu zitzaion moduan. 
Fernando Marías idazleak honoko hau azpimarratu du: “arrisku handia da egilearentzat sekuentzia gogoangarri batez abiatzea obra. Irakurlea jabetu egiten da, eta indar horri eusteko ez ezik, zirkulu perfektuaren itxierara bidera dadin exijituko du. Etxeak, maitasunez eta egiaz betea, lortu egiten du”. Maríasen esanetan, gainera, komikigile valentziarraren azken lan hau “aitak eta semeak elkarrekin egindako azken txango zirraragarria da, baita Paco Rocari Denbora marrazteko aukera eman dion liburua ere; joan doan Denbora, edo joan egin zena, edo joango dena”.

 LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Astiberri
Kaleratze eguna: 2016-IX-11
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 136
Tamaina: 17x24cm
Prezioa: 16€
ISBN-10: 8416251630
ISBN-13: 978-8416251636

ESKURAGARRITASUNA

Amazon ES: http://amzn.to/2de7kXt

igandea, urria 18, 2015

ASTERIXen AZKEN ABENTURA EUSKARAZ!




Asterix eta Obelixen azken abentura ZESARREN PAPIROA Urriaren 22an kaleratuko da mundu guztian. Espainian SALVAT/BRUÑO argitaletxearen eskutik izango dugu eskuragarri, gazteleraz, galegoz, asturieraz, katalanez eta baita euskaraz ere, Usua Lasa eta Maddalen Arzallusen itzulpenarekin. René Goscinny eta Albert Uderzo-k 1961an sortutako pertsonaia hauen abentura berriaren atzean ordea Jean-Yves Ferri gidoilaria eta Didier Conrad marrazkilaria aurkitzen dira oraingoan. Bi egile hauen elkarlanetik jaiotako bigarren albuma dugu hau, aurrenekoa, 2013 urtean argitaratutako ASTERIX ETA PIKTOAK izan zelarik. Album hori izan zen Uderzoren parte-hartzerik gabe argitaratutako lehena, izan ere ordurarte Uderzo-ren kargu egon ziren bikote honen abenturak, 1980an Goscinny gidoilariaren heriotzaren ondoren bere gain hartu baitzituen bai idazle, bai marrazkigile lanak. 2009an argitaratutako Asterix eta Obelixen urteurrena ospatzen zuen liburura izan zen Uderzok marraztutako azkena eta ordutik generazio gazteei pasa die bere petsonaiak bizirik mantetzearen enkargua.

Asterixen eta Obelixen abentura berri honen argitaratzea aitzakiatzat hartuz, urteetan zehar euskaraz argitaratutako albumen zerrenda eta hainbat datu batu ditugu.

Kodea:
(Parentesi artean: jatorrizko edizioaren zenbakia, izenburua eta argitaratze urtea)
[Kortxete artean: ELKARen kolekzio klasikoko zenbakitzea]

1976an argitaratu ziren lehenbizi Asterix eta Obelixen abenturak euskaraz, MAS-IVARS EDITORESen eskutik eta Jesús María Arrieta Sagasti-ren itzulpenarekin. Jatorrizko edizioaren ordena kronologikoa jarraizten etzuten tapa gogorrezko zortzi album kaleratu zituzten guztira 1976 eta 1978 urteen bitartean. 375 pezeta balio zituzten (Inflazioa kontutan izanda gaur egungo 10 bat euro). Edizio hau agortuta eta deskatalogatuta dago gaur egun.

#1 - Asterix eta Kleopatra (#6 - Astérix et Cléopatre, 1965) [EKAR #24]
#2 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967) [EKAR #29]
#3 - Buruzagien Burruka (#7 - Le Combat des Chefs, 1966) [EKAR #28]
#4 - Asterix Lejionarioa (#10 - Astérix Légionnaire, 1967) [EKAR #26]
#5 - Asterix Galesa (#1 - Astérix le Gaulois, 1961) [EKAR #21]
#6 - Asterix Helvetian (#16 - Astérix chez les Helvètes, 1970) [EKAR #25]
#7 - Asterix eta Godoak (#3 - Astérix chez les Goths, 1963) [EKAR #22]
#8 - Asterix eta Urrezko Igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962) [EKAR #27]



●Geroztik, laurogeiko hamarkadaren bukaerararte etziren  Asterixen abentura berririk argitaratu euskaraz. 1989 eta 1993 urteen  buruan ordea, ELKAR argitaletxeak beste hainbat hizkuntzetan aspaldi eskuragarri zeuden Asterixen album guztiak argitaratu zituen, banan banan. Tapa gogorrezko 'kolekzio klasiko' bezala ezagutzen den 29 albumek osatua. Gerora 1999an ELKARLANEAN argitaletxeak, ordurarte Asterixen azken abentura zena, hogeita hamargarrena, batu zitzaion bilduma honi. Tamalez kolekzio honek ere ez zuen jatorrizko edizioaren ordena kronologikoa jarraitzen. Euskarazko itzulpen berria Joxe Mari Azurmendik egin zuen eta ale bakoitzak 1350 pezeta balio zituen (gaur egungo 13€ bat euro). Edizio hau ere agortuta eta deskatalogatuta dago gaur egun.

1995ean  tapa mehezko edizio batean berargitaratu zituzten album guztiak, zenbakitze ezberdinarekin. Hona hemen ELKARek argitaratutako tapa gogorrezko 'edizio klasikoko' albumak:

#1 - Asterix gladiadorea (#4 - Astérix Gladiateur, 1964)
#2 - Asterix joko olinpikoetan (#12 - Astérix aux Jeux Olympiques, 1968)
#3 - Asterix Galiako itzulian (#5 - Le Tour de Gaule d'Astérix, 1965)
#4 - Arbernoko ezkutua (#11 - Le Bouclier Arverne, 1968)
#5 - Asterix eta pertza (#13 - Astérix et le Chaudron, 1969)
#6 - Asterix Bretainian (#8 - Astérix chez les Bretons, 1966)
#7 - Jainkoen egoitza (#17 - Le Domaine des Dieux, 1971)
#8 - Zesarren erramu-koroa (#18 - Les Lauriers de César, 1972)
#9 - Aztia (#19 - Le Devin, 1972)
#10 - Liskarra (#15 - La Zizanie, 1970)
#11 - Asterixen semea ( #27 - Le Fils d'Astérix, 1983)
#12 - Asterix Indian (#28 - Astérix chez Rahàzade, 1987)
#13 - Asterixen odisea (#26 - L'Odyssée d'Astérix, 1981)
#14 - Zanga handia (#25 - Le Grand Fossé, 1980)
#15 - Asterix Korsikan (#20 - Astérix en Corse, 1973)
#16 - Zesarren oparia (#21 - Le Cadeau de César, 1974)
#17 - Obelix eta konpainia (#23 - Obélix et Compagnie, 1976)
#18 - Bidaia handia (#22 - La Grande Traversée, 1975)
#19 - Asterix Hispanian (#14 - Astérix en Hispanie, 1969)
#20 - Asterix Belgikan (#24 - Astérix chez les Belges, 1979)
#21 - Asterix galiarra (#1 - Astérix le Gaulois, 1961)
#22 - Asterix eta Godoak (#3 - Astérix chez les Goths, 1963)
#23 - Arrosa eta ezpata (#29 - La Rose et le Glaive, 1991)
#24 - Asterix eta Kleopatra ( #6 - Astérix et Cléopatre, 1965) 
#25 - Asterix Helvetian (#16 - Astérix chez les Helvètes, 1970)
#26 - Asterix legionaria (#10 - La Serpe d'or, 1967)
#27 - Urrezko igitaia  (#2 - La Serpe d'or, 1962)
#28 - Buruzagien burruka  (#7 - Le Combat des Chefs, 1966) 
#29 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967)
#30 - Obelixen galera (#30 - La Galère d'Obélix, 1996)

●2000 urtea geroztik  SALVAT/BRUÑO argitaletxera pasatu ziren Asterixen argitaratze eskubideak.  Irregulartasun handiz honako album hauek kaleratu dituzte gaur arte. 

#31 - Asterix eta Latraviata (#31 - Astérix et Latraviata , 2001)
#32 - Astérix et la Rentrée gauloise (#32, 2003) GAUR ARTE EUSKARAZ ARGITARATU GABE
#33 - Le Ciel lui tombe sur la tête ( #33, 2005) GAUR ARTE EUSKARAZ ARGITARATU GABE
#34 - Asterix eta Obelixen urteurrena - Urrezko liburua ( #34 - L'Anniversaire d'Astérix et Obélix - Le Livre d'or, 2009)
#35 - Asterix eta Piktoak ( #35 - Astérix chez les Pictes, 2013)
#36 - Zesarren papiroa ( #36 - Le Papyrus de César, 2015)

Lehenbizi 2001an ELKARen kolekzio klasikoaren formatu berdina jarraituz argitaratu zuten Asterixen azken albuma euskaraz, kolekzioko 31. zenbakia. 32 eta 33 zenbakiak ordea, Astérix et la Rentrée gauloise (2003) eta Le Ciel lui tombe sur la tête (2005) ez dira gaur arte euskaraz argitaratu. Bai ordea 2009an Asterixen urtebetetzea  ospatzen zuen liburua eta baita Ferri eta Conrad en lehen bi albumak.

●Liburu berriez gain, SALVAT kolekzio klasikoa berrargitaratzen hasi zen 2012 urtean. ELKARen formatu berean baina oraingoan ordea jatorrizko edizioaren zenbakitzea jarraituz, tamalez bi album besterik ez dituzte argitaratu gaur arte. 12 bat eurotan daude salgai.

#1 - Asterix Galiarra (#1 - Astérix le Gaulois, 1961) [EKAR #21]
#2 - Urrezko Igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962) [EKAR #27]

●Kolekzio klasikoaz aparte,  BILDUMA HANDIA deritzon kolekzio berria ere aurkeztu zuen SALVATek 2012 urtean. Usua Lasaren itzulpen berriarekin, marrazki zaharberrituekin eta 35x27 zentrimetroko tamaina handiagoko albumetan. Zoritxarrez, jatorrizko edizioaren zenbakitzea jarraitzen duen kolekzio honen hamar ale besterik ez dira argitaratu gaur arte. 2014 geroztik ez dira notiziarik izan euskarazko edizioari dagokionez, gastelaniaz eta katalanez kolekzio osoa argitaratu den arren.  Hamar albumak 17 bat eurotan  daude salgai.

#1 - Asterix Galiarra (#1 - Astérix le Gaulois, 1961) [EKAR #21]
#2 - Urrezko Igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962) [EKAR #27]
#3 - Asterix eta Godoak (#3 - Astérix chez les Goths, 1963) [EKAR #22]
#4 - Asterix gladiadorea (#4 - Astérix Gladiateur, 1964) [EKAR #1]
#5 - Asterix Galiako itzulian (#5 - Le Tour de Gaule d'Astérix, 1965) [EKAR #3]
#6 - Asterix eta Kleopatra (#6 - Astérix et Cléopatre, 1965)  [EKAR #24]
#7 - Buruzagien borroka (#7 - Le Combat des Chefs, 1966)  [EKAR #28]
#8 - Asterix Britainian (#8 - Astérix chez les Bretons, 1966) [EKAR #6]
#9 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967) [EKAR #29]
#10 - Asterix Legionarioa  (#10 - La Serpe d'or, 1967)[EKAR #26]


2010 urtean Asterix eta Obelixen beste bi liburu argitaratu zituen SALVATek kolekzio klasikoko formatu berean. Lehena, jatorriz 1989 urtean, kolekzioz kanpo eta zenbaki gabe argitaratu zen Goscinny eta Uderzok sinaturiko ipuin  ilustratua: NOLA ERORI ZEN OBELIX TXIKITAN DRUIDAREN PERTZ BARRURA eta bigarrena Asterixen  animazio film baten adaptazioa ASTERIXEN HAMABI PROBAK.

igandea, urtarrila 04, 2015

BURUKO TOKI BATEAN - A ZONA




BURUKO TOKI BATEAN - A ZONA

Hona hemen, lehenengo aldiz euskaraz, Josep M. Beà katalanaren historio motz bat: A ZONA. "Buruko Toki Batean" serieko lehena. 1981ko apirilean argitaratua, 1984 aldizkarian. On egin!

astelehena, abendua 29, 2014

DRAGOI BOLA 4. atala IRATXO DORTOKAREN KINTON LAINOA





Orain dela 30 urte, 1984 urtea amaitzear zegoela, Son Goku eta bere lagunen abenturak hasi besterik ez ziren egin Weekly Shonen Jump aldizkari japoniarrean. Hona hemen irakurgai Dragoi Bolaren laugarren atala, hogeita hamar urteko atzerapenarekin baina azkenean euskaraz!

larunbata, abendua 06, 2014

KATSUHIRO OTOMOren AKIRA





Gaur 32 urte, urteen buruan Katsuhiro Otomo-ren maisulan bilakatuko zen AKIRA komikia argitaratzen hasi zen Japonian, KODANSHA-ren YOUNG MAGAZINE aldizkarian. Otomo-k zortzi urtez jarraitu zuen AKIRAren inguruko bai komiki bai animaziozko luzemetraiean murgilduta. Komikia 15 eguneko periodikotasunarekin argitaratu zen eta 20 bat orrialdeko 120 atalez osoaturiko 6 liburuki marduletan bilduta dago. Gerora koloreztatuta ere argitaratu da AKIRA, Steve Oliff amererikarrak Marvel-entzat egindako adaptazioan. 

Ander Zabaletak euskaratutako AKIRA-ren bertsio hau jatorrizko edizio japoniarrean onarritzen da, zuri-beltza eta eskuinetik ezkerrera irakurtzen dena.

osteguna, abendua 04, 2014

GUILLERMO ZUBIAGAren JOANES EDO BALEAZALE EUSKALDUNA




Guillermo Zubiaga, New Yorken bizi den komikigile bizkaitarraren, XVI. mendean balea-harrapaketan dabitzen euskaldunen "Joanes edo baleazale euskalduna" komikia euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu berri da pasa den azaroan. Lehenengo aldiz Nevada-ko Uniberstitateak argitaratu zuen Joanesen historia hiru liburuxkatan, hauetako lehena 2009an kaleratu zelarik. Zubiagari eta bere lanari buruz gehiago jakiteko bisitatu bere blog-a eta ez galdu eitb.com-ek berarekin  izandako elkarrizketa.

LIBURUAREN XEHETASUNAK:
Argitaletxea: Plataforma
Edizio urtea: 2014
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 18 euro
EAN: 8435226151878

Salgai honako webgunetan: 

asteazkena, abendua 03, 2014

PACO ROCA-ren ZIMURRAK




ZIMURRAK, egunerarte, Paco Roca komikigile balentziarraren lanik sarituena da. Mundu mailako hainbat komiki jaialdietan izugarriko arrakasta izan ondoren, 2008 urtean Espainiako komiki Sari Nazionala jaso zuen Roca-k lan honi esker. Astiberri argitaletxearen eskutik lan bikain hau euskaraz irakurtzeko aukera dugu. Ez dira asko euskaraz argitaratzen diren komikiak beraz korri dendara agortu baino lehen!

Hona hemen argitaletxearen aipamena:

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua… Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

LIBURUAREN XEHETASUNAK:
Argitaletxea: Astiberri
Argitaratze eguna: 2014-IX-22
Kolekzioa: Nobela Grafikoa
Hizkuntza: Euskara
Gainazal Leuna: 104 orrialde
ISBN-10: 841568570X
ISBN-13: 978-8415685708
Prezioa: 15€

Amazon-en salgai:

astelehena, abendua 01, 2014

MOEBIUS-en KONPONTZAILEA




Estel eta Atan-nen lehen abenturak Citroen automobil fabrikatzaile fratzezak Moebiusi egindako enkargu berezi bezela jaio ziren. IZAR GAINEAN (Sur l’Étoile) albuma, Citroen beraren eta Les Humanoides Associes-en eskutik argitaratu zen lehenengo aldiz eta handik urte batzuetara, bata besteraen atzetik marraztutako hainbat eta hainbat historioren ondoren, AEDENAREN MUNDUA (Le Monde d’Edena) deritzon kolekzioko lehen liburuki bezala ber-argitaratu zen.

astelehena, azaroa 24, 2014

BILL WATTERSONen CALVIN eta HOBBES



1985eko azaroaren 18an argitaratu zen Calvin & Hobbes-en lehen komiki tira Estatu Batuetako hainbat egunkarietan. 29 urte iragan dira ordutik. Bada garaia Calvin eta Hobbes-en abenturak (batzuk sikiera) euskaratzeko!

Honako hau 1985eko azaroaren 24ean (gaur orain dela 29 urte) argitaratu zen Calvin eta Hobbes-en lehen igandeko komiki tira da. Igandetako komiki tirekin ohi den bezala, handiagoa eta koloretan.

osteguna, azaroa 20, 2014

DRAGOI BOLAren 30. URTEURRENA!!!


Ospatzeko, hona hemen DRAGOI BOLAren jatorrizko komikiaren lehenengo atala euskaraz

Gaurko egunean orain dela 30 urte, DRAGOI BOLA lehenengo aldiz kaleratu zen Japonian. Shueisha argitaletxearen Weekly Shonen Jump aldizkariaren 51. zenbakian. Azalean agertzen den kaleratze eguna abenduaren 3a bada ere, aldizkari japoniarrekin maiz gertazten den bezela, egia esan, egun batzuk lehenago, azaroaren 20an kaleratu zen.