PACO ROCA-ren ZIMURRAK

asteazkena, abendua 03, 2014




ZIMURRAK, egunerarte, Paco Roca komikigile balentziarraren lanik sarituena da. Mundu mailako hainbat komiki jaialdietan izugarriko arrakasta izan ondoren, 2008 urtean Espainiako komiki Sari Nazionala jaso zuen Roca-k lan honi esker. Astiberri argitaletxearen eskutik lan bikain hau euskaraz irakurtzeko aukera dugu. Lau orrialde jarri ditugu ikusgai Frozeen-en. Ez dira asko euskaraz argitaratzen diren komikiak beraz korri dendara agortu baino lehen! 

Hona hemen argitaletxearen aipamena:

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua… Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Astiberri
Argitaratze eguna: 2014-IX-22
Kolekzioa: Nobela Grafikoa
Hizkuntza: Euskara
Orrialde kopurua: 104
Prezioa: 15€
ISBN-10: 841568570X
ISBN-13: 978-8415685708


ESKURAGARRITASUNA:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mezu zaharragoa Mezu berriagoa Orri nagusia