
Asterix eta Obelixen azken abentura ZESARREN PAPIROA Urriaren 22an kaleratuko da mundu guztian. Espainian SALVAT/BRUÑO argitaletxearen eskutik izango dugu eskuragarri, gazteleraz, galegoz, asturieraz, katalanez eta baita euskaraz ere, Usua Lasa eta Maddalen Arzallusen itzulpenarekin. René Goscinny eta Albert Uderzo-k 1961an sortutako pertsonaia hauen abentura berriaren atzean ordea Jean-Yves Ferri gidoilaria eta Didier Conrad marrazkilaria aurkitzen dira oraingoan. Bi egile hauen elkarlanetik jaiotako bigarren albuma dugu hau, aurrenekoa, 2013 urtean argitaratutako ASTERIX ETA PIKTOAK izan zelarik. Album hori izan zen Uderzoren parte-hartzerik gabe argitaratutako lehena, izan ere ordurarte Uderzo-ren kargu egon ziren bikote honen abenturak, 1980an Goscinny gidoilariaren heriotzaren ondoren bere gain hartu baitzituen bai idazle, bai marrazkigile lanak. 2009an argitaratutako Asterix eta Obelixen urteurrena ospatzen zuen liburura izan zen Uderzok marraztutako azkena eta ordutik generazio gazteei pasa die bere petsonaiak bizirik mantetzearen enkargua.
Asterixen eta Obelixen abentura berri honen argitaratzea aitzakiatzat hartuz, urteetan zehar euskaraz argitaratutako albumen zerrenda eta hainbat datu batu ditugu.
Kodea:
(Parentesi artean: jatorrizko edizioaren zenbakia, izenburua eta argitaratze urtea)
[Kortxete artean: ELKARen kolekzio klasikoko zenbakitzea]
●1976an argitaratu ziren lehenbizi Asterix eta Obelixen abenturak euskaraz, MAS-IVARS EDITORESen eskutik eta Jesús María Arrieta Sagasti-ren itzulpenarekin. Jatorrizko edizioaren ordena kronologikoa jarraizten etzuten tapa gogorrezko zortzi album kaleratu zituzten guztira 1976 eta 1978 urteen bitartean. 375 pezeta balio zituzten (Inflazioa kontutan izanda gaur egungo 10 bat euro). Edizio hau agortuta eta deskatalogatuta dago gaur egun.
#1 - Asterix eta Kleopatra (#6 - Astérix et Cléopatre, 1965) [EKAR #24]
#2 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967) [EKAR #29]
#3 - Buruzagien Burruka (#7 - Le Combat des Chefs, 1966) [EKAR #28]
#4 - Asterix Lejionarioa (#10 - Astérix Légionnaire, 1967) [EKAR #26]
#5 - Asterix Galesa (#1 - Astérix le Gaulois, 1961) [EKAR #21]
#6 - Asterix Helvetian (#16 - Astérix chez les Helvètes, 1970) [EKAR #25]
#7 - Asterix eta Godoak (#3 - Astérix chez les Goths, 1963) [EKAR #22]
#8 - Asterix eta Urrezko Igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962) [EKAR #27]
●Geroztik, laurogeiko hamarkadaren bukaerararte etziren Asterixen abentura berririk argitaratu euskaraz. 1989 eta 1993 urteen buruan ordea, ELKAR argitaletxeak beste hainbat hizkuntzetan aspaldi eskuragarri zeuden Asterixen album guztiak argitaratu zituen, banan banan. Tapa gogorrezko 'kolekzio klasiko' bezala ezagutzen den 29 albumek osatua. Gerora 1999an ELKARLANEAN argitaletxeak, ordurarte Asterixen azken abentura zena, hogeita hamargarrena, batu zitzaion bilduma honi. Tamalez kolekzio honek ere ez zuen jatorrizko edizioaren ordena kronologikoa jarraitzen. Euskarazko itzulpen berria Joxe Mari Azurmendik egin zuen eta ale bakoitzak 1350 pezeta balio zituen (gaur egungo 13€ bat euro). Edizio hau ere agortuta eta deskatalogatuta dago gaur egun.
1995ean tapa mehezko edizio batean berargitaratu zituzten album guztiak, zenbakitze ezberdinarekin. Hona hemen ELKARek argitaratutako tapa gogorrezko 'edizio klasikoko' albumak:
#5 - Asterix eta pertza (#13 - Astérix et le Chaudron, 1969)
#23 - Arrosa eta ezpata (#29 - La Rose et le Glaive, 1991)
#24 - Asterix eta Kleopatra ( #6 - Astérix et Cléopatre, 1965)
●2000 urtea geroztik SALVAT/BRUÑO argitaletxera pasatu ziren Asterixen argitaratze eskubideak. Irregulartasun handiz honako album hauek kaleratu dituzte gaur arte.
#32 - Astérix et la Rentrée gauloise (#32, 2003) GAUR ARTE EUSKARAZ ARGITARATU GABE
#34 - Asterix eta Obelixen urteurrena - Urrezko liburua ( #34 - L'Anniversaire d'Astérix et Obélix - Le Livre d'or, 2009)
Lehenbizi 2001an ELKARen kolekzio klasikoaren formatu berdina jarraituz argitaratu zuten Asterixen azken albuma euskaraz, kolekzioko 31. zenbakia. 32 eta 33 zenbakiak ordea, Astérix et la Rentrée gauloise (2003) eta Le Ciel lui tombe sur la tête (2005) ez dira gaur arte euskaraz argitaratu. Bai ordea 2009an Asterixen urtebetetzea ospatzen zuen liburua eta baita Ferri eta Conrad en lehen bi albumak.
●Liburu berriez gain, SALVAT kolekzio klasikoa berrargitaratzen hasi zen 2012 urtean. ELKARen formatu berean baina oraingoan ordea jatorrizko edizioaren zenbakitzea jarraituz, tamalez bi album besterik ez dituzte argitaratu gaur arte. 12 bat eurotan daude salgai.
●Kolekzio klasikoaz aparte, BILDUMA HANDIA deritzon kolekzio berria ere aurkeztu zuen SALVATek 2012 urtean. Usua Lasaren itzulpen berriarekin, marrazki zaharberrituekin eta 35x27 zentrimetroko tamaina handiagoko albumetan. Zoritxarrez, jatorrizko edizioaren zenbakitzea jarraitzen duen kolekzio honen hamar ale besterik ez dira argitaratu gaur arte. 2014 geroztik ez dira notiziarik izan euskarazko edizioari dagokionez, gastelaniaz eta katalanez kolekzio osoa argitaratu den arren. Hamar albumak 17 bat eurotan daude salgai.
●2010 urtean Asterix eta Obelixen beste bi liburu argitaratu zituen SALVATek kolekzio klasikoko formatu berean. Lehena, jatorriz 1989 urtean, kolekzioz kanpo eta zenbaki gabe argitaratu zen Goscinny eta Uderzok sinaturiko ipuin ilustratua: NOLA ERORI ZEN OBELIX TXIKITAN DRUIDAREN PERTZ BARRURA eta bigarrena Asterixen animazio film baten adaptazioa ASTERIXEN HAMABI PROBAK.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina