ASTERIXen azken abentura: ZESARREN PAPIROA

igandea, urria 18, 2015




Asterix eta Obelixen azken abentura ZESARREN PAPIROA Urriaren 22an kaleratuko da mundu guztian. Espainian SALVAT/BRUÑO argitaletxearen eskutik izango dugu eskuragarri, gazteleraz, galegoz, asturieraz, katalanez eta baita euskaraz ere, Usua Lasa eta Maddalen Arzallusen itzulpenarekin. René Goscinny eta Albert Uderzo-k 1961an sortutako pertsonaia hauen abentura berriaren atzean ordea Jean-Yves Ferri gidoilaria eta Didier Conrad marrazkilaria aurkitzen dira oraingoan. Bi egile hauen elkarlanetik jaiotako bigarren albuma dugu hau, aurrenekoa, 2013 urtean argitaratutako ASTERIX ETA PIKTOAK izan zelarik. Album hori izan zen Uderzoren parte-hartzerik gabe argitaratutako lehena, izan ere ordurarte Uderzo-ren kargu egon ziren bikote honen abenturak, 1980an Goscinny gidoilariaren heriotzaren ondoren bere gain hartu baitzituen bai idazle, bai marrazkigile lanak. 2009an argitaratutako Asterix eta Obelixen urteurrena ospatzen zuen liburura izan zen Uderzok marraztutako azkena eta ordutik generazio gazteei pasa die bere petsonaiak bizirik mantetzearen enkargua. Hona hemen euskaraz argitaratutako Asterixen komikien zerrenda.


LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Salvat/Bruño
Kaleratze eguna: 2015-X-22
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 48
Tamaina: 29x22cm
Prezioa: 12.90€
ISBN-10: 8469604708
ISBN-13: 978-8469604700

ESKURAGARRITASUNA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mezu zaharragoa Mezu berriagoa Orri nagusia