ASTERIX OLIMPIAR JOKOETAN (Berrargitaratzea)

asteartea, iraila 27, 2016




Joan den ekainean, Joku Olinpikoak aitzaki, ASTERIX OLIMPIAR JOKOETAN berargitaratu zuen Salvat-ek. Asterix eta Obelixen hamabigarren zenbakia, Kolekzio klasikoaren tamaina eta jatorrizko zenbakitzeaz aparte,  16 orriko gehigarria dakarren informazioz eta bitxikeriaz beteriko argitalpen berezi mugatua da. Elkarren kolekzioko 2. zenbakiaren lekua hartzen du album honek. Euskaratze berria izenburutik hasita nabaritzen da, izan ere lehen 'Asterix  Joku Olinpikoetan' zena orain 'Asterix Olinpiar Jokoetan' bezela aurkeztu dute. Ez da hau urteen buruan izen aldaketan jasan dituen album bakarra, eta ez da azkena izango ziurrenik. Hemen Asterixen euskaraz argitaratutako komikien zerrenda.

LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Salvat
Kaleratze eguna: 2016-VI-2
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 48
Tamaina: 21.8 x 28.8cm
Prezioa: 12.9€
ISBN-10: 8469605968
ISBN-13: 978-8469605967

ESKURAGARRITASUNA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mezu zaharragoa Mezu berriagoa Orri nagusia