ostirala, ekaina 30, 2017

Diru laguntzak Euskal komikigileentzat



Eusko jaurlaritzak 105mila euro banatuko ditu zazpi euskal komikigileen artean.

http://www.berria.eus/paperekoa/3101/031/002/2017-06-29/komikiak_sortzeko_laguntzak_emango_ditu_jaurlaritzak.htm

Zer da?

Literatura proiektuak sustatzeko programa berria


Zenbateko dirulaguntza?

105 000 euro guztira, 15 000 egileko.


Nork parte hartu ahal du?

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaio edo bizi diren marrazkilariek.
Argitaletxe bat obra argitaratzeko interesa duela idatzizko froga duen marrazkilaria izan behar da.
Obraren gidoia amaiturik aurkeztu beharko du.


Zein xehetasun bete beharko ditu obrak?

Komikien kasuan:
Album edo eleberri grafiko garatuak bultzatu nahi dira.
Obra originala izan beharko da.
Aldez aurretik argitaratu gabea.
Komiki zinta laburren bildumek ez dute balio izango
Istorio autokonklusiboen bildumek ez dute balio izango.

Liburu ilustratuen kasuan:
Irudiekin lagunduta dauden baina funtsean lan literarioak diren proposamenek ez dute balio izango.


Nola banatuko da dirua?

4 komiki edo eleberri grafiko (hauetatik bat, 30 urte edo gutxiagoko parte hartzaile batentzat)
3 liburu ilustratu (hauetatik bat, 30 urte edo gutxiagoko parte hartzaile batentzat)


Nola erabakiko dira hautatuak?

Epaimahai baten esku geratuko da sarituak erabakitzea.
Kalitate artistikoari dagokio puntuazioaren parterik handiena.
Bideragarritasuna kontutan izango da.
Sustapen plana kontutan izango da.
Obrak izan litzazkeen itzulpenak kontutan izango dira.
Emakumeen lanek aparteko puntuazioa jasoko dute.
Euskaraz egindako lanek aparteko puntuazioa jasoko dute. 


Noiz?

Deialdia Irailean aterako da.
Obren entrega 2018 amaieran izango da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina