ostirala, ekaina 16, 2017

KOMIKIGUNEA




Joan den hilean lehenengoz izan nuen aukera Donostian aurkitzen den KOMIKIGUNEA bisitatzeko. Euska Herritik kanpo bizi garenondako batzuetan zaila da euskararen eta komikien egoera benetan zein den ulertzea, baina izugarri poztu naiz Komikigunea bezelako espazio bat badela jakitean eta euskal komikien inguruan badirela inizaitibak.

Horrela aurkezten da Komikigunea beraien web gunean:
Komikigunea komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kaleankokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiariburuzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari edo zaletuari materialakontsultatzeko aukera eskaintzen dio, arreta personalizatuarekin.Bilduma horren osagarria da Komikiteka, KMK-ko Liburutegiko areto berri bat; bertan daude azkenhamarkadako 4.000 komiki, zuzenean eskuragarri nahiz mailegatu daitezkeenak.

Donostiatik pasatzeko aukera baduzue beraien ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30-19:30 da eta atea itxita badago, jo tinbrea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina