osteguna, urria 19, 2017

ASTERIX ITALIAN




Asterix eta Obelixen azken abentura ASTERIX ITALIAN  gaur argitaratu du  Espainian SALVAT/BRUÑO argitaletxeak, gazteleraz, galegoz, asturieraz, katalanez eta baita euskaraz ere. Maddalen Arzallusek itzulia, René Goscinny eta Albert Uderzoren  pertsonaia hauen abentura berriaren atzean  Jean-Yves Ferri gidoilaria eta Didier Conrad marrazkilaria aurkitzen dira oraingoan ere. Bi egile hauen elkarlanetik jaiotako hirugarren albuma dugu hau.

Euskaraz argitaratu diren asterixen komikien edizio ezberdinak ondo ezagutzeko bisitatu honako post hau. Papelean ezezik Amazon Kindle formatuan ere argitaratu dute album hau.


LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Salvat
Kaleratze eguna: 2017-X-19
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 48
Tamaina: 21.8 x 28.8cm
Prezioa: 9.95€
ISBN-10: 8469620401
ISBN-13: 978-8469620403


ESKURAGARRITASUNA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina