Orain dela 21 urte, 2000 urteko otsailaren 13an argitaratu zen Charlie Brown eta bere lagunen azkenengo komiki tira. Ospatzeko PEANUTSen lehenengo esta azkenengo asteak euskaratu eta gure FROZEEN orrian partekatu ditugu.
Charles Monroe “Sparky” Schulz (1922ko azaroak 22 – 2000ko Otsailak 12) komikigile amerikarra, mundu guztiko ehundaka egunkarietan argitaratu zen Peanuts izeneko eguneroko komiki tiraren egilea izateagatik da ospetsua. Charlie Brown bere txakur Snoopy eta beste hainbat ume protagonistatzat dituen komiki hau 50 urtez marrazten jardun zuen etenik gabe, bere heriotzerarte, izan ere azkenengo tira argitaratu baino egun bat lehenago hil zen Charles Schulz. Egilearen ondarea Santa Rosan (California) aurkitzen den Schulz Museoaren eskuetan dago gaur egun.