Katsuhiro Otomo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Katsuhiro Otomo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

AKIRA | 3. atala

larunbata, urtarrila 16, 2021

1983ko urtarrilaren 17an argitaratu zen lehenbiziko aldiz Young Magazine aldizkari japoniarrean FROZEENera igo dugun AKIRAren 3. atala.

Behin aldizkarietan agertu eta gero, AKIRAren atalak liburu formatuan batzerako orduan Katsuhiro Otomok aldaketa dezente egiteko ohitura zuen. Batzuetan marrazkiak xehetasun gehiagoz amaitzen zituen, beste batzuetan hauek guztiz berregiten zituen, eta noiz edo noiz panel eta orrien ordenarekin ere jolasten zuen. Hori dela eta, bildumazaleentzako oso baliagarriak dira jatorrizko aldizkarietan agertutako orriak, izan ere AKIRA horrela aurkeztu den beste argitalpenik ez da existitzen.

AKIRA | 2. atala

igandea, urtarrila 03, 2021

1982ko urtarrilaren 3an Kodansha argitaletxe erraldoiaren Young Magazine astekarian argitaratu zen FROZEENera igo berri dugun AKIRA-ren bigarren atala 

AKIRA komikia, hamabost egunero Young Magazine aldizkarian argitaratzen ziren hogei bat orriko ataletan iritsi zen irakurle Japoniarrengana lehenbiziko aldiz. Otomo erritmo horretara marrazten jardun zuen bizpahiru laguntzailerekin zortzi bat urtez, 1982ko abendutik 1990eko ekainerarte. Urte guzti horietan etenaldi bakarra jasan zuen AKIRAren serializazioak; 1987ko apiriletik 1988ko urrira. Izan ere, komikia alde batera utzi behar izan zuen Otomok, berak zuzenduriko AKIRAren animaziozko filmean buru-belarri jarduteko. Filmak izugarriko arrakasta izan zuen mundu guztian eta ez bakarrik AKIRA baina beste komiki eta animazio filma eta serie Japoniarrei mundura zabaltzeko bidea ireki zien.

AKIRA | 1. atala

igandea, abendua 20, 2020


38 urte betetzen dira gaur Katsuhiro Otomo-ren komiki lanik luzeena eta nabarmenena den AKIRAren lehenengo atala argitaratu zenetik Kodansha argitaletxearen Young Magazine aldizkarian. Gaur egun sei liburukote marduletan baturik dauden 20 bat orriko 120 atalez osatutako komiki hau burutzeko, zortzi urte behar izan zituen Otomok.

Ameriketan eta Europan Steve Oliff artista amerikarrak koloreztatutako AKIRAren bertsioa izan zen lehenbizi argitaratu zena eta gerora zuri-beltzezko jatorrizko bertsio japoniarra ere argitaratu da hainbat hizkuntza eta lurraldetan. Honako hau da ordea, AKIRA euskaraz irakurgai dagoen lehenengo aldia Ander Zabaleta oñatiarrak LainoMehe-rentzat itzuli eta FROZEENera igo dugun lehenego atala.

Mezu zaharragoak Orri nagusia