Orain dela 36 urte, 1984ko abenduaren 11an kaleratutako Weekly Shonen Jump astekariaren 1985 urteko 3. zenbakian (I-8) argitaratu zen FROZEENera igo dugun Dragoi Bolaren 4. atala.
Astero Dragoi Bolaren hamabost orri marraztu zituen Akira Toriyamak hamar urte luzeen buruan, gehienak zuri beltzean. Ala ere, noizean behin Son Gokuren abenturak Shonen Jumpeko lehenengo orrietan argitaratzen zirenean, koloreztatuta argitaratzen ziren. Tamalez, Koloreztatutako orri hauek, gerora berriz zuri beltzean batzen ziren Tankōbon (単行本) liburu bilduman eta urteak iragan ahala, jatorriko astekaria gorde, edo bertatik moztutako orriak batzen zituzten bildumazaleek bakarrik zuten hauek behin eta berriz ikusteko aukera.
Dragoi Bolaren ospea hain izan da handia ordea, ezen urteen buruan edizio berriak agertu diren. 2004 urtean adibidez kanzenban (完全版) deritzon edizioa argitaratu zen Japonian eta lehen 42 liburutan batzen zen istorioa orain 34 aletan batuta aurkeztu zen. Tankōbon bildumaren aldean handiagoak eta kalitate hobeko liburu hauek jatorrizko koloreztatuta orriak berreskuratu zituzten eta gainera Akira Toriyamak okasiorako gainazal berriak marraztu zituen.