1983ko abenduan, orain dela 37 urte, argitaratu zen Frantzian lehenengoz Moebius-en Izar gainean albuma eta ospatzeko, FROZEEN-en jarri dugu irakurgai albumeko 6 orriko lehengo istorioa euskarara itzulita: Konpontzailea.
Citroën eta Les Humanoides Associes argitaletxeak ateratako Sur l’Étoile (Izar gainean) albumean kontatzen diren Estel eta Atan-nen abenturak Citroën automobil fabrikatzaile frantsesak Moebius-i egindako enkargu berezi bezala sortuak izan ziren lehenbiziko aldiz. Urteen buruan, bata bestearen atzetik etorritako Le Monde d’Edena (Aedenaren Mundua) deritzon kolekzioa osatzen duten hainbat eta hainbat istorio laburrez osaturiko sei albumen ondoren, denak batzen dituen izenburu bereko liburu mardul bakarrean bilduta argitaratuak izan dira orain dela urte gutxi batzuk.
Moebius ezizenez ere ezaguna den Jean Giraud (1938ko maiatzak 8 – 2012ko martxoak 10)komikigile eta artista nabarmena, komiki frantsesaren zutoihala izan da mundu mailan. Giraud-en beso luzea ukaezina da era guztietako artista zenbakaitzetan. Bere itzal izugarria nabaria izaten jarraitzen du, gaur egungo artista beterano nahiz gazteetan, bai komiki arloan eta baita zientzia fikziozko filmen itxura bisualean jarduten dutenetan