BILL WATTERSONen CALVIN eta HOBBES

astelehena, azaroa 24, 2014



1985eko azaroaren 18an argitaratu zen Calvin & Hobbes-en lehen komiki tira Estatu Batuetako hainbat egunkarietan. 29 urte iragan dira ordutik. Bada garaia Calvin eta Hobbes-en abenturak (batzuk sikiera) euskaratzeko!

Honako hau 1985eko azaroaren 24ean (gaur orain dela 29 urte) argitaratu zen Calvin eta Hobbes-en lehen igandeko komiki tira da. Igandetako komiki tirekin ohi den bezala, handiagoa eta koloretan.

Frozeen-en ikusgai Calvin eta Hobbes-en komiki tira gehiago.

DRAGOI BOLAren 30. URTEURRENA!!!

osteguna, azaroa 20, 2014




Gaurko egunean orain dela 30 urte, DRAGOI BOLA lehenengoz argitaratu zen Japonian. Shueisha argitaletxearen Weekly Shonen Jump aldizkariaren 51. zenbakian. Azalean agertzen den kaleratze eguna abenduaren 3a bada ere, aldizkari japoniarrekin maiz gertazten den bezela, egia esan, egun batzuk lehenago, azaroaren 20an kaleratu zen.

Ospatzeko, hona hemen DRAGOI BOLAren jatorrizko komikiaren lehenengo atala euskaraz
Mezu berriagoak Orri nagusia