Bande dessinée etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bande dessinée etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Tintin-en abenturak | Castafioreren bitxiak

ostirala, abendua 25, 2020


Joxantonio Ormazabalek itzulitako, ELKAR argitaletxearen 1988 urteko ediziotik digitalizatutako Tintin-en abenturen Castafioreren Bitxiak albumaren lehenengo 21 orriak igo ditugu FROZEEN-era.

Izan ere Tintin-en album hau izan zen aurreko urtean, erreportari belgiarraren 90. urteurrenean, Zephyrum Ediciones argitaletxe katalanak Elkar argitaletxearen testigua artu eta euskaraz berrargitaratu zuen lehenbiziko alea. Hogeitabost urteko eskasiari amaiera eman diote horrela Zephyrum-ekoek eta azkenik Tintinen abenturak liburu dendetan eskuragarri egongo dira berriro euskaraz datozen urteetan.

2019ko martxoan argitaratutako Castafioreren Bitxiak albumari, 2020an kaleratutako Ilargia Helburu (lehen Ilargira bidean zena) eta Ilargian oinez albumek jarraitu diote eta urtero bizpahiru ale berrargitaratzeko asmoarekin jarraitzen du Zephyrum argitaletxeak. Aukera aprobetxatuz, album berriak argitaratzen diren heinean eguneratzen joango garen euskaraz argitaratutako Tintinen komikien zerrenda bat antolatu dugu.

Izar gainean | Konpontzailea

igandea, azaroa 29, 2020


1983ko abenduan, orain dela 37 urte, argitaratu zen Frantzian lehenengoz Moebius-en Izar gainean albuma eta ospatzeko, FROZEEN-en jarri dugu irakurgai albumeko 6 orriko lehengo istorioa euskarara itzulita: Konpontzailea.

Citroën eta Les Humanoides Associes argitaletxeak ateratako Sur l’Étoile (Izar gainean) albumean kontatzen diren Estel eta Atan-nen abenturak Citroën automobil fabrikatzaile frantsesak Moebius-i egindako enkargu berezi bezala sortuak izan ziren lehenbiziko aldiz. Urteen buruan, bata bestearen atzetik etorritako Le Monde d’Edena (Aedenaren Mundua) deritzon kolekzioa osatzen duten hainbat eta hainbat istorio laburrez osaturiko sei albumen ondoren, denak batzen dituen izenburu bereko liburu mardul bakarrean bilduta argitaratuak izan dira orain dela urte gutxi batzuk.

Moebius ezizenez ere ezaguna den Jean Giraud (1938ko maiatzak 8 – 2012ko martxoak 10)komikigile eta artista nabarmena, komiki frantsesaren zutoihala izan da mundu mailan. Giraud-en beso luzea ukaezina da era guztietako artista zenbakaitzetan. Bere itzal izugarria nabaria izaten jarraitzen du, gaur egungo artista beterano nahiz gazteetan, bai komiki arloan eta baita zientzia fikziozko filmen itxura bisualean jarduten dutenetan
Mezu zaharragoak Orri nagusia