Asterixen komikiak euskaraz


Honako artikulu honek, René Goscinny eta Albert Uderzoren, Asterix-en komikien euskarazko argitalpenen nondik norakoa kronologikoki batzen du. Parentesi artean jatorrizko album frantzesen zenbakitzea, jatorrizko izenburua eta argitaratze urtea daude erantsita.

●1976 urtean argitaratu ziren lehenbiziko aldiz Asterix eta Obelixen abenturak euskaraz, MAS-IVARS EDITORESen eskutik eta Jesús María Arrieta Sagasti-ren itzulpenarekin. Jatorrizko edizioaren ordena kronologikoa jarraizten ez zuten gainazal gogorrezko zortzi album kaleratu zituzten guztira 1976 eta 1978 urteen bitartean. 375 pezeta balio zituzten (Inflazioa kontutan izanda, gaur egungo 10 bat euro). Edizio hau agortuta eta deskatalogatuta dago gaur egun.

-Mas-Ivars #1 - Asterix eta Kleopatra ( #6 - Astérix et Cléopatre, 1965) 
-Mas-Ivars #2 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967)
-Mas-Ivars #3 - Buruzagien Burruka (#7 - Le Combat des Chefs, 1966) 
-Mas-Ivars #4 - Asterix Lejionarioa (#10 - Astérix légionnaire, 1967)
-Mas-Ivars #5 - Asterix Galesa (#1 - Astérix le Gaulois, 1961)
-Mas-Ivars #6 - Asterix Helvetian (#16 - Astérix chez les Helvètes, 1970)
-Mas-Ivars #7 - Asterix eta Godoak (#3 - Astérix chez les Goths, 1963)
-Mas-Ivars #8 - Asterix eta Urrezko Igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962)

●1989 urterarte itxaron behar izan genuen Asterixen abentura gehiago euskaraz irarkurri ahal izateko. Laurogeiko hamarkadaren bukaera eta 1993 urterarte, ELKAR argitaletxeak beste hainbat hizkuntzetan aspaldi eskuragarri zeuden Asterixen album guztiak argitaratu zituen, banan-banan. 'bilduma klasiko' bezala ezagutzen den gaizanal gogorreko 29 albumek osatzen dute bilduma hau. Gerora 1999 urtean ELKARLANEAN argitaletxearen eskutik, ordurarte Asterixen azken abentura zena, hogeita hamargarrena, batu zitzaion bilduma honi. Tamalez kolekzio honek ere ez zuen jatorrizko edizio frantzesaren zenbakitze kronologikoa jarraitzen, beraz behar bezala, ordenean irakurtzeko artikulu honen amairan dagoen zerrenda begiratzea da onena. Euskarazko itzulpen berria Joxe Mari Azurmendik egin zuen eta ale bakoitzak 1350 pezeta balio zituen (gaur egungo 13 bat euro). Edizio hau ere agortuta eta deskatalogatuta dago gaur egun. 

-Elkar #01 - Asterix gladiadorea (#4 - Astérix Gladiateur, 1964)
-Elkar #02 - Asterix joko olinpikoetan (#12 - Astérix aux Jeux Olympiques, 1968)
-Elkar #03 - Asterix Galiako itzulian (#5 - Le Tour de Gaule d'Astérix, 1965)
-Elkar #04 - Arbernoko ezkutua (#11 - Le Bouclier Arverne, 1968)
-Elkar #05 - Asterix eta pertza (#13 - Astérix et le Chaudron, 1969)
-Elkar #06 - Asterix Bretainian (#8 - Astérix chez les Bretons, 1966)
-Elkar #07 - Jainkoen egoitza (#17 - Le Domaine des Dieux, 1971)
-Elkar #08 - Zesarren erramu-koroa (#18 - Les Lauriers de César, 1972)
-Elkar #09 - Aztia (#19 - Le Devin, 1972)
-Elkar #10 - Liskarra (#15 - La Zizanie, 1970)
-Elkar #11 - Asterixen semea ( #27 - Le Fils d'Astérix, 1983)
-Elkar #12 - Asterix Indian (#28 - Astérix chez Rahàzade, 1987)
-Elkar #13 - Asterixen odisea (#26 - L'Odyssée d'Astérix, 1981)
-Elkar #14 - Zanga handia (#25 - Le Grand Fossé, 1980)
-Elkar #15 - Asterix Korsikan (#20 - Astérix en Corse, 1973)
-Elkar #16 - Zesarren oparia (#21 - Le Cadeau de César, 1974)
-Elkar #17 - Obelix eta konpainia (#23 - Obélix et Compagnie, 1976)
-Elkar #18 - Bidaia handia (#22 - La Grande Traversée, 1975)
-Elkar #19 - Asterix Hispanian (#14 - Astérix en Hispanie, 1969)
-Elkar #20 - Asterix Belgikan (#24 - Astérix chez les Belges, 1979)
-Elkar #21 - Asterix galiarra (#1 - Astérix le Gaulois, 1961)
-Elkar #22 - Asterix eta Godoak (#3 - Astérix chez les Goths, 1963)
-Elkar #23 - Arrosa eta ezpata (#29 - La Rose et le Glaive, 1991)
-Elkar #24 - Asterix eta Kleopatra ( #6 - Astérix et Cléopatre, 1965) 
-Elkar #25 - Asterix Helvetian (#16 - Astérix chez les Helvètes, 1970)
-Elkar #26 - Asterix legionaria (#10 - Astérix légionnaire, 1967)
-Elkar #27 - Urrezko igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962)
-Elkar #28 - Buruzagien burruka (#7 - Le Combat des Chefs, 1966) 
-Elkar #29 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967)
-Elkar #30 - Obelixen galera (#30 - La Galère d'Obélix, 1996)

●1995 urtean gainazal leunean berrargitaratu zituzten 21 album, zenbakitze berria zuten arren, oraingoan ere ez zuten jatorrizko zenbakitzea errespetatu.

-Elkar GL #1 - Asterix galiarra (#1 - Astérix le Gaulois, 1961)
-Elkar GL #2 - Asterix eta Kleopatra ( #6 - Astérix et Cléopatre, 1965)
-Elkar GL #3 - Asterix Bretainian (#8 - Astérix chez les Bretons, 1966)
-Elkar GL #4 - Zesarren oparia (#21 - Le Cadeau de César, 1974)
-Elkar GL #5 - Asterix Indian (#28 - Astérix chez Rahàzade, 1987)
-Elkar GL #6 - Asterixen semea ( #27 - Le Fils d'Astérix, 1983)
-Elkar GL #7 - Jainkoen egoitza (#17 - Le Domaine des Dieux, 1971)
-Elkar GL #8 - Asterix gladiadorea (#4 - Astérix Gladiateur, 1964)
-Elkar GL #9 - Asterix joko olinpikoetan (#12 - Astérix aux Jeux Olympiques, 1968)
-Elkar GL #10 - Obelix eta konpainia (#23 - Obélix et Compagnie, 1976)
-Elkar GL #11 - Aztia (#19 - Le Devin, 1972)
-Elkar GL #12 - Zesarren erramu-koroa (#18 - Les Lauriers de César, 1972)
-Elkar GL #13 - Bidaia handia (#22 - La Grande Traversée, 1975)
-Elkar GL #14 - Asterix Belgikan (#24 - Astérix chez les Belges, 1979)
-Elkar GL #15 - Asterix Hispanian (#14 - Astérix en Hispanie, 1969)
-Elkar GL #16 - Zanga handia (#25 - Le Grand Fossé, 1980)
-Elkar GL #17 - Asterix Galiako itzulian (#5 - Le Tour de Gaule d'Astérix, 1965)
-Elkar GL #18 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967)
-Elkar GL #19 - Buruzagien burruka (#7 - Le Combat des Chefs, 1966)
-Elkar GL #20 - Asterix legionaria (#10 - Astérix légionnaire, 1967)
-Elkar GL #21 - Asterix Korsikan (#20 - Astérix en Corse, 1973)

●2000 urtea geroztik SALVAT/BRUÑO argitaletxera pasatu ziren Asterixen argitaratze eskubideak. Lehenengo albuma 2001 urtean argitaratu zuten; ELKARen bildume klasikoaren formatu berdina jarraituz. Frantzian kaleratu berri zen Asterixen azken albuma: kolekzioko 31. zenbakia. Badirudi salmentak etzirela onak izan, izan ere, hurrengo urteetan frantzian argitaratu ziren 32. eta 33. zenbakiak ez zituzten euskaraz argitaratu eta gaur arte euskaraz argitaratu gabe diraute.

-Salvat #31 - Asterix eta Latraviata (#31 - Astérix et Latraviata , 2001)
-Salvat #32 - Astérix et la Rentrée gauloise (2003) GAUR ARTE EUSKARAZ ARGITARATU GABE
-Salvat #33 - Le Ciel lui tombe sur la tête ( 2005)GAUR ARTE EUSKARAZ ARGITARATU GABE

●2009 urtean, Asterixen 50. urteurrena ospatzen zela eta, ia hamarkada bateko lehortearen ondoren, Asterixen album berri bat argitatau zuen Salvatek euskaraz. Kolekzioko 34. zenbakia. Urte bat beranduago, 2010ean Asterix eta Obelixen beste bi liburu argitaratu zituen Salvatek bilduma klasikoko formatu berean. Baina zenbakitzerik ez duten kolekzioz kanpo geatzen direnak. Lehena, jatorriz 1989 urtean  argitaratu zen Goscinny eta Uderzok sinaturiko ipuin ilustratua: NOLA ERORI ZEN OBELIX TXIKITAN DRUIDAREN PERTZ BARRURA eta bigarrena Asterixen animazio film baten adaptazioa ASTERIXEN HAMABI PROBAK.

-Salvat #34 - Asterix eta Obelixen urteurrena - Urrezko liburua ( #34 - L'Anniversaire d'Astérix et Obélix - Le Livre d'or, 2009)

●2012 urtean, SALVAT bilduma klasikoa berrargitaratzen hasi zen azkenik. Usua Lasaren itzulpen berriarekin. Elkarren formatu berean baina oraingoan ordea jatorrizko edizio Frantzesaren zenbakitzea jarraituz. Tamalez irregulartasun handiz diardute eta zaila da jakitea album guztiak berrargitaratuko dituzten edo ez. 12 bat eurotan daude salgai. Hona hemen, gaur arte berrargiratautako albumak:

-Salvat #01 - Asterix Galiarra (#1 - Astérix le Gaulois, 1961) 
-Salvat #02 - Urrezko Igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962)
-Salvat #11 - Abernoko ezkutua (#11 - Le Bouclier Arverne, 1968)
-Salvat #12 - Asterix Olinpiar Jokoetan (#12 - Astérix aux Jeux Olympiques, 1968)
-Salvat #13 - Asterix eta Pertza (#13 - Astérix et le Chaudron, 1969)
-Salvat #14 - Asterix Hispanian (#14 - Astérix en Hispanie, 1969)
-Salvat #15 - Liskarra (#15 - La Zizanie, 1970)
-Salvat #16 - Asterix Helvetian (#16 - Astérix chez les Helvètes, 1970)
-Salvat #17 - Jainkoen Egoitza (#17 - Le Domaine des Dieux, 1971)

●2012 urtean baita ere, bilduma klasikoaz aparte, BILDUMA HANDIA deritzon kolekzio berria aurkeztu zuen SALVATek. Usua Lasaren itzulpen berriarekin, marrazki zaharberrituekin eta 35x27 zentrimetroko tamaina handiagoko albumetan. Jatorrizko edizioaren zenbakitzea jarraitzen duen kolekzio bikaina da hau, Zoritxarrez hamar ale besterik ez dira argitaratu gaur arte. 2014 geroztik ez dira notiziarik izan euskarazko edizioari dagokionez, gastelaniaz eta katalanez kolekzio osoa argitaratu den arren. 17 bat eurotan dago salgai album bakoitza.

-Salvat BH #01 - Asterix Galiarra (#1 - Astérix le Gaulois, 1961) 
-Salvat BH #02 - Urrezko Igitaia (#2 - La Serpe d'or, 1962) 
-Salvat BH #03 - Asterix eta Godoak (#3 - Astérix chez les Goths, 1963) 
-Salvat BH #04 - Asterix gladiadorea (#4 - Astérix Gladiateur, 1964) 
-Salvat BH #05 - Asterix Galiako itzulian (#5 - Le Tour de Gaule d'Astérix, 1965) 
-Salvat BH #06 - Asterix eta Kleopatra (#6 - Astérix et Cléopatre, 1965) 
-Salvat BH #07 - Buruzagien borroka (#7 - Le Combat des Chefs, 1966) 
-Salvat BH #08 - Asterix Britainian (#8 - Astérix chez les Bretons, 1966) 
-Salvat BH #09 - Asterix eta Normandoak (#9 - Astérix et les Normands, 1967) 
-Salvat BH #10 - Asterix Legionarioa (#10 - La Serpe d'or, 1967)

 ●2013 urtea geroztik, Ferri eta Conradek hartu zuten Asterixen abenturak idatzi eta mararztearen relebua eta ordutik album berri bat kaleratu den bakoitzean, Salvatek euskarazko bertsioa ere argitaratu du.

-Salvat #35 - Asterix eta Piktoak ( #35 - Astérix chez les Pictes, 2013)
-Salvat #36 - Zesarren papiroa ( #36 - Le Papyrus de César, 2015)
-Salvat #37 - Asterix Italian ( #37 - Astérix et la Transitalique, 2017)
-Salvat #38 - Vertzingetorixen Alaba (#38 - La Fille de Vercingétorix, 2019)



Azkenik, hona hemen Asterixen abenturen jatorrizko album frantsezen eta urteetan zehar euskaraz egon diren argitaratzeen zerrenda, album guztiak hasieratik bukaerara kronologikoki irakurtzeko ezinbestekoa.

ᴹ Mars Ivars-en edizioa | 29x22cm | Mars Ivarsen zenbakitzea 1-8
ᴳ Grijalbo-Dargaud eta Elkar-en edizioa klasikoa | 29x22cm | Zenbakitze berria 1-30
ˢ Salvat-en edizio klasikoa | 29x22cm | Jatorrizko zenbakitzea
ᴮᴴ Salvat-en Bilduma Handia | 35x27cm | Jatorrizko zenbakitzea

#01 (1961) Astérix le Gaulois | Asterix galiarra | 1978ᴹ | 1991 | 2010ˢ2012ᴮᴴ
#02 (1962) La Serpe d'or | Urrezko igitaia | 1978ᴹ | 1992 | 2010ˢ | 2012ᴮᴴ
#03 (1963) Astérix chez les Goths | Asterix eta Godoak | 1978ᴹ 1991 | 2011ᴮᴴ
#04 (1964) Astérix Gladiateur | Asterix gladiadorea | 1989 | 2011ᴮᴴ
#05 (1965) Le Tour de Gaule d'Astérix | Asterix Galiako itzulian | 1987 | 2012ᴮᴴ
#06 (1965) Astérix et Cléopatre | Asterix eta Kleopatra | 1978ᴹ 1992ᴳ | 2012ᴮᴴ
#07 (1966) Le Combat des Chefs | Buruzagien burruka | 1978ᴹ |  1989 | 2013ᴮᴴ
#08 (1966) Astérix chez les Bretons | Asterix Bretainian | 1987 | 2013ᴮᴴ
#09 (1967) Astérix et les Normands | Asterix eta Normandoak | 1978ᴹ |  1989 | 2013ᴮᴴ
#10 (1967) Astérix Légionnaire | Asterix legionaria | 1978ᴹ |  1989 | 2014ᴮᴴ
#11 (1968) Le Bouclier Arverne | Arbernoko ezkutua | 1989 2016ˢ
#12 (1968) Astérix aux Jeux Olympiques | Asterix joko olinpikoetan | 1989ᴳ 2016ˢ
#13 (1969) Astérix et le Chaudron | Asterix eta pertza | 1987ᴳ 2017ˢ
#14 (1969) Astérix en Hispanie | Asterix Hispanian | 1991ᴳ  2018ˢ
#15 (1970) La Zizanie | Liskarra | 1988ᴳ  2018ˢ
#16 (1970) Astérix chez les Helvètes | Asterix Helvetian | 1978ᴹ |  1992ᴳ 2019ˢ
#17 (1971) Le Domaine des Dieux | Jainkoen Egoitza | 1987ᴳ | 2019ˢ
#18 (1972) Les Lauriers de César | Zesarren erramu-koroa | 1987 | 2020ˢ
#19 (1972) Le Devin | Aztia | 1988ᴳ | 2020ˢ
#20 (1973) Astérix en Corse | Asterix Korsikan | 1989
#21 (1974) Le Cadeau de César | Zesarren oparia | 1989
#22 (1975) La Grande Traversée | Bidaia handia | 1990ᴳ
#23 (1976) Obélix et Compagnie | Obelix eta konpainia | 1990ᴳ
#24 (1979) Astérix chez les Belges | Asterix Belgikan | 1991
#25 (1980) Le Grand Fossé | Zanga handia | 1989ᴳ
#26 (1981) L'Odyssée d'Astérix | Asterixen Odisea | 1989ᴳ
#27 (1983)Le Fils d'Astérix | Asterixen Semea | 1989ᴳ
#28 (1987) Astérix chez Rahàzade | Asterix Indian | 1989ᴳ
#29 (1991) La Rose et le Glaive | Arrosa eta ezpata | 1989ᴳ 
#30 (1996) La Galère d'Obélix | Obelixen galera | 1999
#31 (2001) Asterix eta Latraviata | Asterix eta Latraviata | 2001ˢ
#32 (2003) Astérix et la Rentrée gauloise | EUSKARAZ ARGITARATU GABE
#33 (2005) Le Ciel lui tombe sur la tête | EUSKARAZ ARGITARATU GABE
#34 (2009) L'Anniversaire d'Astérix et Obélix  | Asterix eta Obelixen urteurrena | 2009ˢ
#35 (2013) Astérix chez les Pictes |  Asterix eta Piktoak | 2013ˢ
#36 (2015) Le Papyrus de César | Zesarren papiroa | 2015ˢ
#37 (2017) Astérix et la Transitalique | Asterix Italian  | 2017ˢ
#38 (2019) La Fille de Vercingétorix | Vertzingetorixen Alaba  | 2019ˢ


Kolekzioz kanpo
● (1989) Comment Obélix est tombé dans la marmite du druide quand il était petit | Nola erori zen Obelix txikitan druidaren pertz barrura 2009ˢ

Filmetako albumak
● (1990) Astérix et la surprise de César : L'album du film | EUSKARAZ ARGITARATU GABE
● (1990) Astérix et le Coup du menhir : L'album du film | EUSKARAZ ARGITARATU GABE
● (1995) Astérix et les Indiens : L'album du film | EUSKARAZ ARGITARATU GABE
● (1998) Les 12 travaux d'Astérix | Asterixen hamabi probak | 2010ˢ
● (2006) Astérix et les Vikings : L'album du film | EUSKARAZ ARGITARATU GABE
● (2018) Le secret de la potion magique  | EUSKARAZ ARGITARATU GABE


Orri hau lehenengoz argitaratua: 2015-X-18
Azkenengo eguneratzea: 2020-XII-21

Orri nagusia