Komiki Espainola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Komiki Espainola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Buruko toki batean | A ZONA

igandea, abendua 27, 2020


Josep M. Beà katalanaren Buruko toki batean serieko lehenengoa den A ZONA istorio motza igo dugu FROZEEN-era.

Datorren urtean 40 urte beteko dituen komiki hau, lehenengo aldiz, Toutain argitaratzailearen 1984 aldizkariaren 29. zenbakian argitaratu zen, 1981eko apirilean. Beàk hilero marraztu zituen istorio motz hauek gerora bi liburuetan batu ziren García y Beá argitaletxeko Rambla kolekzioko lehenengo bi zenbakietan hain zuzen ere. 2001 urtean Glénat argitaletxeak liburu bakarrean bildu zituen Josep M. Beàren istorio motz guzti hauek. 

ETXEA | 1~27 orr.

igandea, abendua 13, 2020


Honako hau Astiberri argitaletxeak euskaraz argitaratzen duen Paco Rocaren bigarren liburua da. Lehenengoa, bere lan sarituenentako bat, ZIMURRAK liburua izan zelarik. Bego Montorio itzultzaileak euskaratutako liburuaren 136 orrietako lehenengo 23 orriak jarri ditugu FROZEEN-en irakurgai. Komiki osoa irakurtzeko, ASTIBERRI.COM-en aurki daitezke hainbat aukera.

Paco Roca (Valentzia, 1969). Urte askoan ilustrazio eta komiki munduan lan egin ondoren, Espainia estatu mailan ematen den komiki onenaren sari nazionala jaso zuen bere Zimurrak lanarekin 2008 urtean. Astiberri argitaletxe euskaldunak argitaratu ditu gaur arte Paco Rocaren komiki gehienak gazteleraz eta hauetako batzuk baita euskaraz ere.
Mezu zaharragoak Orri nagusia