DRAGOI BOLA 4. atala IRATXO DORTOKAREN KINTON LAINOA

astelehena, abendua 29, 2014





Orain dela 30 urte, 1984 urtea amaitzear zegoela, Son Goku eta bere lagunen abenturak hasi besterik ez ziren egin Weekly Shonen Jump aldizkari japoniarrean. Hona hemen irakurgai Dragoi Bolaren laugarren atala, hogeita hamar urteko atzerapenarekin baina azkenean euskaraz!

KATSUHIRO OTOMOren AKIRA

larunbata, abendua 06, 2014





Gaur 32 urte, urteen buruan Katsuhiro Otomo-ren maisulan bilakatuko zen AKIRA komikia argitaratzen hasi zen Japonian, KODANSHA-ren YOUNG MAGAZINE aldizkarian. Otomo-k zortzi urtez jarraitu zuen AKIRAren inguruko bai komiki bai animaziozko luzemetraiean murgilduta. Komikia 15 eguneko periodikotasunarekin argitaratu zen eta 20 bat orrialdeko 120 atalez osoaturiko 6 liburuki marduletan bilduta dago. Gerora koloreztatuta ere argitaratu da AKIRA, Steve Oliff amererikarrak Marvel-entzat egindako adaptazioan. 

Ander Zabaletak euskaratutako AKIRA-ren bertsio hau jatorrizko edizio japoniarrean onarritzen da, zuri-beltza eta eskuinetik ezkerrera irakurtzen dena. Frozeen-en ikusgai lehenengo atalak: Katsuhiro Otomo-ren AKIRA

PACO ROCA-ren ZIMURRAK

asteazkena, abendua 03, 2014




ZIMURRAK, egunerarte, Paco Roca komikigile balentziarraren lanik sarituena da. Mundu mailako hainbat komiki jaialdietan izugarriko arrakasta izan ondoren, 2008 urtean Espainiako komiki Sari Nazionala jaso zuen Roca-k lan honi esker. Astiberri argitaletxearen eskutik lan bikain hau euskaraz irakurtzeko aukera dugu. Lau orrialde jarri ditugu ikusgai Frozeen-en. Ez dira asko euskaraz argitaratzen diren komikiak beraz korri dendara agortu baino lehen! 

Hona hemen argitaletxearen aipamena:

Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua… Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.

LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Astiberri
Argitaratze eguna: 2014-IX-22
Kolekzioa: Nobela Grafikoa
Hizkuntza: Euskara
Orrialde kopurua: 104
Prezioa: 15€
ISBN-10: 841568570X
ISBN-13: 978-8415685708


ESKURAGARRITASUNA:


MOEBIUS-en KONPONTZAILEA

astelehena, abendua 01, 2014




Estel eta Atan-nen lehen abenturak Citroen automobil fabrikatzaile fratzezak Moebiusi egindako enkargu berezi bezela jaio ziren. IZAR GAINEAN (Sur l’Étoile) albuma, Citroen beraren eta Les Humanoides Associes-en eskutik argitaratu zen lehenengo aldiz eta handik urte batzuetara, bata besteraen atzetik marraztutako hainbat eta hainbat historioren ondoren, AEDENAREN MUNDUA (Le Monde d’Edena) deritzon kolekzioko lehen liburuki bezala ber-argitaratu zen.


Mezu zaharragoak Mezu berriagoak Orri nagusia