Buruko toki batean | A ZONA

igandea, abenduak 27, 2020


Josep M. Beà katalanaren Buruko toki batean serieko lehenengoa den A ZONA istorio motza igo dugu FROZEEN-era.

Datorren urtean 40 urte beteko dituen komiki hau, lehenengo aldiz, Toutain argitaratzailearen 1984 aldizkariaren 29. zenbakian argitaratu zen, 1981eko apirilean. Beàk hilero marraztu zituen istorio motz hauek gerora bi liburuetan batu ziren García y Beá argitaletxeko Rambla kolekzioko lehenengo bi zenbakietan hain zuzen ere. 2001 urtean Glénat argitaletxeak liburu bakarrean bildu zituen Josep M. Beàren istorio motz guzti hauek. 
Argitalpen zaharragoa Argitalpen berriagoa Orri nagusia