asteartea, iraila 27, 2016

ASTERIXen azken berrargitalpenak






Salvatek Asterixen albumen berrargitalpenekin darrai. Datorren urriaren 20an kaleratuko du ARBERNOKO EZKUTUA, Asterix eta Obelixen hamaikagarren albuma. Honekin hamar dira jada Salvat-ek kolekzio klasikoko formatuan nahasian argitaratu dituen Asterixen liburuak. Bilduma Handian-ren formatuan ordea kronologikoki lehenengo hamar albumak argitaratu ditu gaur arte.




Joan den ekainean, Joku Olinpikoak aitzaki, ASTERIX OLIMPIAR JOKOETAN berargitaratu zuen Salvat-ek. Asterix eta Obelixen hamabigarren zenbakia, Kolekzio klasikoaren tamaina eta jatorrizko zenbakitzeaz aparte,  16 orriko gehigarria dakarren informazioz eta bitxikeriaz beteriko argitalpen berezi mugatua da. Elkarren kolekzioko 2. zenbakiaren lekua hartzen du album honek. Euskaratze berria izenburutik hasita nabaritzen da, izan ere lehen 'Asterix  Joku Olinpikoetan' zena orain 'Asterix Olinpiar Jokoetan' bezela aurkeztu dute. Ez da hau urteen buruan izen aldaketan jasan dituen album bakarra, ezta ere azkena izango ziurrenik.

Beraz, hau da gaur arte jatorrizko album frantsezen eta urteetan zehar euskaraz egon diren argitaratzeen zerrenda :

ᴹ Mars Ivars-en edizioa | 29x22cm | Mars Ivarsen zenbakitzea 1-8
ᴳ Grijalbo-Dargaud eta Elkar-en edizioa klasikoa | 29x22cm | Zenbakitze berria 1-30
ˢ Salvat-en edizio klasikoa | 29x22cm | Jatorrizko zenbakitzea
ᴮᴴ Salvat-en Bilduma Handia | 35x27cm | Jatorrizko zenbakitzea

#01 (1961) Astérix le Gaulois | Asterix galiarra | 1978ᴹ | 1991 | 2010ˢ2012ᴮᴴ
#02 (1962) La Serpe d'or | Urrezko igitaia | 1978ᴹ | 1992 | 2010ˢ | 2012ᴮᴴ
#03 (1963) Astérix chez les Goths | Asterix eta Godoak | 1978ᴹ | 1991 | 2011ᴮᴴ
#04 (1964) Astérix Gladiateur | Asterix gladiadorea19892011ᴮᴴ
#05 (1965) Le Tour de Gaule d'Astérix | Asterix Galiako itzulian19872012ᴮᴴ
#06 (1965) Astérix et Cléopatre | Asterix eta Kleopatra | 1978ᴹ | 1992ᴳ | 2012ᴮᴴ
#07 (1966) Le Combat des Chefs | Buruzagien burruka | 1978ᴹ | 1989 | 2013ᴮᴴ
#08 (1966) Astérix chez les Bretons | Asterix Bretainian | 19872013ᴮᴴ
#09 (1967) Astérix et les Normands | Asterix eta Normandoak | 1978ᴹ | 1989 | 2013ᴮᴴ
#10 (1967) Astérix Légionnaire | Asterix legionaria | 1978ᴹ | 1989 | 2014ᴮᴴ
#11 (1968) Le Bouclier Arverne | Arbernoko ezkutua1989 2016ˢ
#12 (1968) Astérix aux Jeux Olympiques | Asterix joko olinpikoetan19892016ˢ
#13 (1969) Astérix et le Chaudron | Asterix eta pertza | 1987ᴳ | 2017ˢ
#14 (1969) Astérix en Hispanie | Asterix Hispanian1991ᴳ
#15 (1970) La Zizanie | Liskarra1988
#16 91970) Astérix chez les Helvètes | Asterix Helvetian | 1978ᴹ | 1992
#17 (1971) Le Domaine des Dieux | Jainkoen Egoitza1987
#18 (1972) Les Lauriers de César | Zesarren erramu-koroa1987
#19 (1972) Le Devin | Aztia1988
#20 (1973) Astérix en Corse | Asterix Korsikan1989
#21 (1974) Le Cadeau de César | Zesarren oparia | 1989
#22 (1975) La Grande Traversée | Bidaia handia1990ᴳ
#23 (1976) Obélix et Compagnie | Obelix eta konpainia1990ᴳ
#24 (1979) Astérix chez les Belges | Asterix Belgikan1991
#25 (1980) Le Grand Fossé | Zanga handia1989ᴳ
#26 (1981) L'Odyssée d'Astérix | Asterixen Odisea1989ᴳ
#27 (1983)Le Fils d'Astérix | Asterixen Semea | 1989ᴳ
#28 (1987) Astérix chez Rahàzade | Asterix Indian1989ᴳ
#29 (1991) La Rose et le Glaive | Arrosa eta ezpata | 1989ᴳ
#30 (1996) La Galère d'Obélix | Obelixen galera1999
#31 (2001) Asterix eta Latraviata | Asterix eta Latraviata | 2001ˢ
#32 (2003) Astérix et la Rentrée gauloise | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#33 (2005) Le Ciel lui tombe sur la tête | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#34 (2009) L'Anniversaire d'Astérix et Obélix  | Asterix eta Obelixen urteurrena | 2009ˢ
#35 (2013) Astérix chez les Pictes |  Asterix eta Piktoak | 2013ˢ
#36 (2015) Le Papyrus de César | Zesarren papiroa | 2015ˢ

Kolekzioz kanpo
#A (1989) Nola erori zen Obelix txikitan druidaren pertz barrura 2009ˢ

Filmetako albumak
#B (1998) Les 12 travaux d'Astérix | Asterixen hamabi probak | 2010ˢ
#C (1990) Astérix et la surprise de César : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#D (1990) Astérix et le Coup du menhir : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#E (1990) Astérix et les Indiens : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#F (2006) Astérix et les Vikings : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE
#G (2008) Astérix aux Jeux olympiques : L'album du film | EUSKARAZ SEKULA ARGITARATU GABE

astelehena, iraila 26, 2016

PACO ROCA-ren ETXEA




2008 urtean Komikiaren Sari Nazionala bereganatu zuen  ZIMURRAK komikiaren ostean, joan den apirilean bere azken lana den ETXEA argitaratu zuen Astiberrik. Euskaraz argitaratzen den Paco Rocaren bigarren liburua da hau.

Hona argitaletxearen aipamena:

Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.
Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren oroitzapena, baita eurena ere. Oihartzun autobiografikoak adi daitezke Paco Rocaren azken lan honetan, gertutik bizi izan duen egoera bat kontatu beharrak eragindakoak, Zimurrak obran gertatu zitzaion moduan. 
Fernando Marías idazleak honoko hau azpimarratu du: “arrisku handia da egilearentzat sekuentzia gogoangarri batez abiatzea obra. Irakurlea jabetu egiten da, eta indar horri eusteko ez ezik, zirkulu perfektuaren itxierara bidera dadin exijituko du. Etxeak, maitasunez eta egiaz betea, lortu egiten du”. Maríasen esanetan, gainera, komikigile valentziarraren azken lan hau “aitak eta semeak elkarrekin egindako azken txango zirraragarria da, baita Paco Rocari Denbora marrazteko aukera eman dion liburua ere; joan doan Denbora, edo joan egin zena, edo joango dena”.

 LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Astiberri
Kaleratze eguna: 2016-IX-11
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 136
Tamaina: 17x24cm
Prezioa: 16€
ISBN-10: 8416251630
ISBN-13: 978-8416251636

ESKURAGARRITASUNA

Amazon ES: http://amzn.to/2de7kXt