asteartea, urria 24, 2017

SORGIN SEINALEA


Asteazken honetan Donostiako Komikigunean Gregorio Muro eta Daniel Redondok beraien azken lana den  SORGIN SEINALEA komikia aurkeztuko dute. Goizeko 11etan izango da Dani Fanok aurkeztutako saioa. Urbildu zaiztezte Donostiara komikigile hauek ezagutzera, komikizale amorratuok!

Horrela dio Habeko Mik aldizkarian argitaratutako atalak batzen dituen komiki honen, Harriet argitaletxearen oharrak:

“1611 urtea, Lapurdi, Iparraldea. Elvira de Goitia, emazte eta ume txiki baten amari sorginkeria leporatzen diote eta Pierre de Rosteguy, Lancre-ko jaunarengana eramaten dute. Rosteguy despotak lurraldea menderatzen du, populazioarekin era guztietako gehiegikeri errukigabeak erabiliz. Horrela hasten da emakume honen istorioa eta askatasuna lortzeko bere borroka, gizonezkoek guztia menperatzen duten munduan.”

LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Harriet Ediciones
Kaleratze eguna: 2017
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 248
Tamaina: 32x24 cm
Prezioa: 40€
ISBN-10: 8494651978
ISBN-13: 978-8494651977

ESKURAGARRITASUNA

Amazon ES: http://amzn.to/2y2o7Ie



osteguna, urria 19, 2017

ASTERIX ITALIAN




Asterix eta Obelixen azken abentura ASTERIX ITALIAN  gaur argitaratu du  Espainian SALVAT/BRUÑO argitaletxeak, gazteleraz, galegoz, asturieraz, katalanez eta baita euskaraz ere. Maddalen Arzallusek itzulia, René Goscinny eta Albert Uderzoren  pertsonaia hauen abentura berriaren atzean  Jean-Yves Ferri gidoilaria eta Didier Conrad marrazkilaria aurkitzen dira oraingoan ere. Bi egile hauen elkarlanetik jaiotako hirugarren albuma dugu hau.

Euskaraz argitaratu diren asterixen komikien edizio ezberdinak ondo ezagutzeko bisitatu honako post hau. Papelean ezezik Amazon Kindle formatuan ere argitaratu dute album hau.


LIBURUAREN XEHETASUNAK:

Argitaletxea: Salvat
Kaleratze eguna: 2017-X-19
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 48
Tamaina: 21.8 x 28.8cm
Prezioa: 9.95€
ISBN-10: 8469620401
ISBN-13: 978-8469620403


ESKURAGARRITASUNA