larunbata, martxoa 03, 2018

BLOG | E-GORBLOG + KOMIKERI



Euskaraz argitarzten diren komikien iguruan diarduten bi blog aurkeztu nahi dizkizuegu gaur. 

● Lehenengoa 2004. urtean Igor Leturia Azkarate arrasatearrak hasitako E-GORBLOG
● Bigarrena KOMIKERI, 2012 urtean hasitako blog-a.

Euskarazko komikiak atsegin badituzue, badaukazue zer ikusi eta irakurri astebukaera honetan.

osteguna, otsaila 01, 2018

IRRATSAIOA | MIKEL BEGOÑA



Komikien ikuspegia Euskal Herri mailan aldatzeko sortutako blog bat izateko, egia esan nahiko atzean gaude.  Baina esaera zahar hark dioen bezala "hobe berandu inoiz ez baino".

Mikel Begoña komikigile euskaldunak info7 irratian Atalaiatik irratsaioan duen komiki-saioa aurkitu berri dugu. NAIZ: aldizkariak Mikelen hitzen transkripzioa jasotzen du, irakurtzea nahiago duzuenontzat. Angulema Frantziako (eta agian munduko) komiki azoka garrantzitsuenean izan da Mikel aste honetan, ez galdu bere esperientzia.

Hona hemen Mikel Begoñaren komiki-saio guztietara daraman linka:

KOMIKIPEDIA



Komikipedia aurkeztu berri dute, MediaWiki plataforma bitartez euskaraz argitaratu diren komikien datutegia. Iñaki Otamendi izan da bultzaztaile nagusia.