CASTAFIOREREN BITXIAK

asteartea, abuztua 20, 2019


Tintinen 90.urteurrena ospatzeko modu hoberik ba al da, erreportari belgiar honen abenturak berriro paperean argitaratzea baino? Eskertu beharra dago ZEPHYRUM EDICIONES argitaletxe katalanaren ausardia, izan ere 25 urte baino gehiago igaro dira TINTINEN ABENTURAK euskaraz argitaratu ziren azken alditik.

Hau ospatzeko, Elkar-en 1988 urteko ediziotik digitalizatutako CASTAFIORENEN BITXIAK albumaren lehen 21 orriak (62 dira guztira) argitaratu ditugu gure Frozeen webgunean.  2019ko martxoan berrargitaratu zuen Zephyrum-ek album hau, beraz oraindik esku artean ez badaukazu, ez galdu denbora eta korri dendara agortu baino lehen! Eta segi aurrezten, izan ere, badirudi ILARGIRA BIDEAN eta ILARGIAN OINEZ izango direla hurrengoak.


LIBURUAREN XEHETASUNAK
Argitaletxea: Zephyrum Ediciones
Kaleratze eguna: 2019-III-12
Hizkuntza: Euskara
Orri kopurua: 62
Tamaina: 21 x 29 cm
Prezioa: 16.5€
ISBN-10: 8494993518
ISBN-13: 978-8494993510

ESKURAGARRITASUNA
Amazon US: https://amzn.to/2KKE9eM
Amazon CA: https://amzn.to/2ZhxA7p
Amazon UK: https://amzn.to/31QSL1B
Amazon DE: https://amzn.to/2NvIbJN
Amazon FR: https://amzn.to/2Z7AyA7
Amazon IT: https://amzn.to/2KKntE5
Amazon ES: https://amzn.to/2Z4A2TB

TINTINEN 90. URTEURRENA

osteguna, urtarrila 10, 2019




Gaur 90 urte betetzen ditu Tintinek, Hergé komikilari belgiarraren pertsonaia ospetsuenak. 1929ko  urtarrilaren 10ean hasi ziren pertsonaia honen abenturak Le Vingtième Siècle egunkari belgiarreko Le Petit Vingtième gazteentzako eranskinean. Lehengo abentura honen izenburua Tintin au pays des Soviets (Tintin Sobieten herrialdean) izan zen eta gutxinaka-gutxinaka argertzen joan ziren gerora liburutan batuko ziren binetak. Istorio honi beste hainbatek jarraitu zioten eta Tintin ospea irabazten joan zen heinean, Hergék tantoka-tantoka argitaratzeari utzi eta 64 orriko album osotan hasi zen lanean, gaur egun ezagutzen dugun Tintinen abenturen album kolekzioan hain zuzen ere.

Album hauek egiterako orduan, istorio berriekin hasi baino lehen, honezkero eginda zeuzkan abenturak berriro marraztu, koloreztatu eta berrargitaratu zituen Hergék. Sobieten ordea, ez zuen sekula berregin edo koloreztatu eta zuri beltzezko formatu originalean utzi zuen.

Kolorezko albumak, euskaraz lehenengoz 1972 urtean argitaratu ziren Tintinen gertaera arrigarriak-en izenburupean. Etor argitaletxea izan zen edizio honen arduraduna baina hiru liburu besterik ez zituzten argitaratu. 1980eko hamarkadan Elkar argitaletxeak hartu zuen Tintinen abenturak euskaraz argitaratzeko relebua eta koloretan argitaratutako 22 liburuak eta Marrazoen aintzira filmaren albuma kaleratu zituen zortzi bat urteko epean. Hona hemen euskaraz argitaratutako albumen zerrenada eta hainbat datu: Tintinen komikiak euskaraz.

90. Urteurrena ospatzeko, Tintinen kolorezko lehenengo abenturaren lehen 21 orriak jarri ditugu gure Frozeen webgunean euskaraz irakurgai. Joxemari Azurmendik Elkarrentzat euskaratutako ediziotik digitalizatuak. Tintinen albumak aspaldidanik deskatalogatuak daude euskaraz eta bigarren eskuko merkatuan bilatuta edo liburutegietan ez bada, zaila da hauek irakurtzeko aukera izatea. Guk ordea hauen eskubiderik ez daukagunez, orri gutxi batzuk bakarrik ahal dizkizuegu eskaini. Esan beharra dago, kontrobersia handia sortzen jarraitzen duen albuma dela Tintinen bigarren liburua den Tintin Kongon, baina norberak irakurri eta epaitzea hoberena.

Mezu zaharragoak Mezu berriagoak Orri nagusia