Calvin eta Hobbes | Lehenengo bi asteak

asteazkena, azaroa 18, 2020

 


Orain dela 35 urte, 1985eko azaroaren 18an argitaratu zen lehenengo aldiz Bill Watterson-en Calvin eta Hobbes komiki tira Estatu Batuetako hainbat egunkarietan. FROZEEN-en jarri ditugu irakurgai komiki honen lehenengo bi asteak. Eguneroko komiki tirak zuri beltzean eta domeketakoak koloretan.

Bill Watterson 1958ko uztailaren 5ean jaio zen Estatu Batuetako hiriburu den Washington DC-an. Zientzia politiko ikasketak burutu zituen Kenyon unibertsitatean eta gerora hainbat egunkari lokaletarako komiki politikoak idatzi zituen. 1985etik 1995era sindikalizatu zen Calvin eta Hobbes eguneroko komiki tirak eman zion mundu mailako ospea. 1995az geroztik erretiratuta bizi da bere emaztearekin batera, Ohion, Estatu Batuetan.

Calvin & Hobbes, Bill Watterson-ek marrazturiko, eta 1985eko azaroaren 18tik 1995eko abenduaren 31ra argitaraturiko eguneroko komiki tira da. Mundu osoko milaka egunkarietan argitaratu eta gero, hainbat liburuz osaturiko kolekzio ezberdinetan batu dira Calvin eta Hobbes-en abenturak. Edizio hauetako azkena, 2005 urtean argitaratutako hiru liburu mardulez osaturiko ‘The Complete Calvin & Hobbes’ deritzon kutxa erraldoia da.
Argitalpen berriagoa Orri nagusia